Kutxabank

Espainiako Bankuak ez du egintzat jotzen hiru kutxak batera ari direnik

Luis Maria Linde gobernadorearen arabera, Kutxa, Vital Kutxa eta BBK kutxari urri amaieran igorritako idatzian, "ez da zertan estuki ulertu kontzertazioa dagoela uste denik"

Espainiako Bankuaren egoitza nagusia, Madrilen. KIKO HUESCA / EFE
xabier martin
2014ko azaroaren 19a
14:25
Entzun

Espainiako Bankuak " ez du aurresuposiziorik" euskal kutxak batera ari diren edo ez erabakitzeko. Luis Maria Linde Espainiako Bankuaren gobernadoreak esan du kutxei bidali zitzaien idatzian "ez dela zertan estuki ulertu kontzertazioa dagoela uste denik". Idatziak ez du erredakzio "zurruna" haren ustez eta, beraz, inork ez luke ulertu behar Espainiako Bankuak jadanik egintzat jotzen duela hirurak batera ari direla Kutxabanken.

Kutxa, Vital Kutxa eta BBK kutxen helegiteak eta erantzun gogorrak —Espainiako Bankuaren eskuduntzak zalantzan jarrita ere— eragin du urrian jasotako idatziak. Horren arabera Espainiako Bankuak Kutxabanken hiru akziodunak, praktikan, akziodun bakarra direla uste duela ulertu daitekeelako, eta orduan zailagoa izango dutelako bankuaren jabetza osoari eustea. BBK, Kutxa eta Vital Kutxaren alegazioak ontzat hartu eta bakoitza bere aldetik aritzen dela onartuz gero, berriz, akziorik ez saltzeko edo gutxiago saltzeko aukerak zabalduko dira. Erantzuna aste gutxi barru jakingo da.

Bien bitartean, Espainiako Bankuak ez duela "aurresuposiziorik" esan du bere gobernadorearen bidez. "Idatziak ez du esaten interpretazioa bakarra dagoenik". Euskal kutxek "egoera azaltzea ahalbidetzen du eta Espainiako Bankuak erabaki bat edo beste hartzea". Beraz, Lindek ez du askorik argitu euskal kutxentzat, eta ondorioz, Kutxabankentzat bere biziko garrantzia duen auziari begira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.