Espainiako defizita %42,2 murriztu da abuztura arte

2010eko irailaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MADRIL. Barne produktu gordinaren %3,3ko defizita zuen Espainiak abuztu amaieran, iaz epe berean baino %42,2 txikiagoa. Carlos Ocaña Ogasun ministroak emandako datuen arabera, 81.851 milioiren diru sarrerak izan ditu Altxorrak aurten, iaz baino %35,1 handiagoak. Aldiz, gastuen kopurua 116.700 milioikoa izan da, joan den urtean baino %3,5 txikiagoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.