Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak gaur erabaki duenez, datorren urtetik aurrera Espainiako Estatuan langilearen hileroko gutxieneko soldata garbia 633,3 eurokoa izango da. Aurtendik %1,5eko igoera izango da hala -2009an 624 eurokoa izan da soldata-. 2010ean osotara gutxieneko kopurua, hortaz, 8.866,2 eurokoa izango da.
Lan Ministerioaren proposamena igoera %2koa izatea zen. Sindikatuen igoera eskaera, berriz, %8koa zen -hilero 674 euroko soldata-.
INE Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, estatuan bi milioi behargin baino gehiago daude gutxieneko soldata jasotzen dutenak.
ekoNOMIA