ekoNOMIA

Espainiako Sustapen Ministerioak ez du lanik etengo Hego Euskal Herrian

Murrizketen ondorioz, 32 lan kontratu moztuko ditu Espainiako Estatuan; gehien, Katalunia, Kantabria, Aragoi eta Gaztela eta Leonen.

2010eko uztailaren 22a
19:05
Entzun
Krisiaren ondorioz Espainiako Gobernuak egindako murrizketak direla-eta, Sustapen Ministerioa estatuko erkidegoetan lan kontratuak eteten hasiko da. Gaur jakinarazi duenez, oraingoz 32 kontratu moztuko ditu. Katalunia, Kantabria, Aragoi eta Gaztela eta Leon izango dira kaltetuenak, erkidego horietakoak direlako 32 kontratu horietatik 17 .

Ministerioak Hego Euskal Herrian bertarako ez du aurreikusitako 37 lanen artetik batere etengo, gaur Jose Blanco ministroak esan duenez. Errioxan, Balear Uharteetan, Kanariar Uharteetan eta Gaztelan ere ez.

Espainiako Kongresuak, gobernuaren proposamenez, inbertsioak murriztea erabaki zuen duela pare bat hilabete: 6.045 milioi euro aurten eta datorren urtean. Aintzat hartu behar da aurten dagoeneko 5.000 milioi euroko murrizketa egin duela. Guztira 11.000 milioi euro dira, beraz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.