Langabezia

Estatistiketan agertzen ez ziren 7.500 langabe gehitu ditu Lanbidek

Espainiako enplegu zerbitzu publikoen eta Langairen zerrendak alderatu dituenean egin du aurkikuntza.

Ivan Santamaria.
2011ko martxoaren 30a
13:28
Entzun

Langabe kopurua orain arte kalkulatzen zena baino handiagoa da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak azaldu duenez, 7.500 pertsona ez ziren estatistiketan agertzen, eta horiek langabe erroldan sartuko ditu aurrerantzean.

Aurkikuntza, Espainiako enplegu zerbitzu publikoen eta Langaik zituzten zerrendak bateratu dituenean egin du Lanbidek. 7.500 pertsona horiek Langain izena emanda zeuden, baina ez enplegu zerbitzu publikoetan. Euskal zerbitzuak hilero datu horiek jakinarazten zizkion Espainiakoari, baina horrek estatistika ofizialak egitean zergatik ez dituen aintzat hartu ez dakite.

Datu berrien ondorioz, langabezia tasa puntu erdi bat igo da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, martxoko datuen esperoan. Hala, gaur egun Hego Euskal Herrian 198.822 langabe daude erroldatuta, populazio aktiboaren %14,6.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.