ESTATU BATUETAKO DIRU POLITIKA. Nahiz eta AEBetako merkataritza defizita gutxitu, euroak goia jo du

Estatu Batuek irailean inportazio eta esportazioen arteko aldea murriztea lortu dute, baina Europako dirua 1,3 dolarrera igo da

Erredakzioa
2004ko azaroaren 11
00:00
Entzun
Dolarrarekin alderatuta, inoiz baino garestiago dago uneotan euroa. Atzo, euro baten truke 1,3007 dolar ordaindu ziren lehen aldiz. Europako Banku Zentralak,1,2977 dolarrean ezarri zuen diruaren truke ofiziala. Etorkizunean euroak sendotzen jarraituko duela aurreikusten dute adituek, Estatu Batuetako desoreka ekonomikoek dolarraren gaineko konfiantza galarazi baitute.

AEBei komeni zaie dolar merkea, inportazioen eta esportazioen arteko alde handia murrizteko. Diru politika horrek lehen emaitzak eman ditu. Atzo jakin zenmerkataritza defizita %3,7 jaitsi dela irailean, 51.600 dolarreraino. Dena den, lehen bederatzi hilabeteetako merkataritza balantzak 496.508 milioi dolarreko zuloa utzi du, iazkoa baino %20 handiago. Europan, kezka handia dago euro indartsu batek esportazioei eragin diezaiekeelako. Herbehereetako Bankuko gobernadore Nout Wellinkek atzo esan zuen euroak ez lukeela gorantz jarraitu behar.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.