Sindikalgintza

Estatu gabeko nazioen Sindikatuen Federazioa bultzatuko du LABek

LABeko idazkari orokor Rafa Diezek esan duenez, estatu gabeko nazioen Sindikatuen Federazioa osatzeko lanetan parte hartuko du LABek. Federazioan egongo diren sindikatuek hiru ezaugarri dituzte: burujabetzaren aldeko borrokako kide direla; "beren herrien kontra doanez" globalizazio neoliberalaren aurka daudela; eta nazioarteko sindikalgintzan beraien eskubideak defendatzeko zailtasunak dituztela.

2004ko maiatzaren 20a
16:20
Entzun 00:00:0000:00:00
Sindikatuen Federazioa sortzeko erabakia estaturik gabeko nazio eta sindikatuen I. Biltzarrean ateratako ondorio nagusia dela esan du Rafa Diezek. Galiziako, Kataluniako, Kanaria uharteetako, Asturiasko, Sardiniako, Kaledonia Berriko, Okzitaniako, Korsikako, Bretainiako, Martinikako, Eskoziako, Guadalupeko eta Euskal Herriko ordezkariak bildu dira Biltzarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.