Sortzez zumarragarra, etaSegurako biztanlea gaur egun. 49 urte. Ikasketaz industria psikologoa, eta beste hiru master ere egindakoa: giza baliabideen zuzendaritzan masterra EHUn, MBA masterra Deustuko Unibertsitatean eta enpresa kooperatiben zuzendaritza masterra Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Kooperatiben mundua gertutik ezagutzen duena, eta haietan ardura postuak dituena. Uztailaren 1etik, beste lerro bat gehitu beharko dio Txema Gisasolak curriculumari: Mondragon Korporazioko kontseilu orokorreko lehendakaria.
Gaur egun, Jose Maria Aldekoak betetzen du postu hori, baina datorren urtean erretiroa hartuko du. Lehen sei hilabeteetan elkarrekin arituko dira, eta tarte horretan etxe saileko presidenteorde ere izango da Gisasola. 1987an hasi zen zumarragarra kooperatibetan lanean, Fagor Etxetresnetan. Langileen buru izan zen 1992ra arte. Danona altzairu kooperatibako giza baliabideetako arduradun egin zuten 1993an, eta 1997an Fagor Etxetresnetara itzuli zen, postu berarekin. 2000tik 2005era, Mondragoneko kudeaketa sozialeko zuzendari izan zen, eta, ondoren, taldeko lehendakariorde eta Fagor Etxetresnetako zuzendari nagusi egin zuten.
Unibertsitatearekin ere izan du lotura, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko errektore kontseiluko lehendakari izan zelako. Eta ezin ahaztu ekainaz geroztik BERRIA Taldeko administrazio kontseiluko kidea dela. pMiren garate
Pertsonaia. Txema Gisasola
Etxea ondo ezagutzen duen bat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu