Etxebizitzak gehiago garestitu ziren 2023an, salmentak jaitsi arren

Batez beste, %3,5 garestitu ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %5,9 Nafarroan.

Etxebizitzak Bilbon. MIGUEL TOÑA / EFE
Etxebizitzak Bilbon. MIGUEL TOÑA / EFE
Iker Aranburu.
2024ko martxoaren 7a
11:20
Entzun

Merkatuaren legeak dio produktu baten salmenta jaisten bada haren prezioa apaldu egingo dela, salmenta handitu dadin. Halakorik ez zen gertatu iaz etxebizitzekin. Hego Euskal Herrian %10,6 jaitsi zen bizitegien salerosketa, interes tasa handien ondorioz, baina, hala ere, etxe horien prezioak gora eta gora egiten du etengabe. INE Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratutako datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan batez beste 2022an baino %3,5 garestiago izan dira etxebizitzak, eta %5,9 garestiago Nafarroan.

Egia da prezioen igoera moteldu egin dela 2022arekin alderatuz gero. Urte horretan %7,8 handitu ziren salerosketak Hego Euskal Herrian, eta antzeko mailan garestitu ziren: %7,3 Nafarroan eta %6,4 beste hiru lurraldeetan.

Etxe berrien prezioa garestitu da gehien: %10.9 Nafarroan, eta %6,1 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gutxi gorabehera, saltzen diren hamarretik bi dira.

Bigarren eskukoak, aldiz, %3,7 garestitu ziren Nafarroan, eta %2,9 beste hiru lurraldeetan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.