Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak EAEko udalei jakinarazi die euren langile publikoei gabonetako aparteko lansaria kentzeko agintzen duen Espainiako dekretua juridikoki “aplikazio zuzen eta derrigorrezkoa” dela, baina egoerari aurre egiteko 2013ko ordainsaritik dirua aurreratzea proposatu du.
Eudelen presidente Aitziber Idigorasek Europa Press berri agentziari azaldu dio Madrilen neurriak “atsekabea” eragin diola, baina uste du, “errealista izanez” eta “arduraz” jokatuz gero, araudia ezin dela bete gabe utzi. Udalei hori ez zaie “gustatzen”. Idigoras Durangoko alkateak esan duenez, eta gaineratu du EAEtik "kanpoko egoera ekonomikoari” erantzuteko hartutakoa izan dela.
Eusko Jaurlaritzak atzo berretsi zuen bere langile publikoei ordainduko diela gabonetako hilabete saria.