Ekonomia

Euriborra, %5etik behera

Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen den indizea %4,986an jarri da gaur. Maiatzaren 21etik ez zen jaitsi %5etik. Hala ere, urriko orain arteko datuak kontuan hartuta, marka historikotik gertu dago.

2008ko urriaren 28a
17:24
Entzun 00:00:00 00:00:00
Gaur ere jaitsi egin da Euriborra, eta %5etik behera dago orain: %4,986ra. Eguneko datuak kontuan hartuta, hileko txikiena da, eta joan den maiatzaren 21etik ez zen jaitsi %5etik -orduan %4,999an egon zen-. Urriaren 1ean %5,526an zegoen, orain arte errekorrean.

Urriko datuak aintzat hartuta, berriz, orain arte %5,298an dago, eta maiatzetik ez da hain baxu egon -%4,994an bukatu zuen maiatza-. Euriborra %5,384an geratu zen irailean. Orain arteko marka historikoa uztailean lortu zuen: %5,393.

Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen da Euribor indizea, eta 1999an jarri zuten martxan. Bankuek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen du.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA