ekoNOMIA

Euriborra, goraka pixkanaka

Gaur %1,259an bukatu du eta maiatzaren 1etik %0,2 hazi da. Iazko irailetik ez zen hainbestera heldu. Dena dela, duela urtebete baino beherago dago oraindik.

2010eko maiatzaren 24a
16:07
Entzun 00:00:00 00:00:00
Euriborra jaitsi eta jaitsi joan da azkeneko hilabeteetan -minimoa aurreko hilaren bukaeran izan zuen-, baina azkeneko asteetan pixka bat goraka doa. Hala, gaur %1,259an bukatu du eta, eguneko datuak kontuan hartuta, 2009ko irailetik ez zen hainbestera heldu.

Maiatzeko orain arteko batez bestekoa %1,24koa da, azkeneko zazpi hilabeteetan baino handiagoa. Hilaren lehen egunetik %0,2 hazi da. Iaz maiatzaren bukaeran %1,644an zegoen.

Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen da Euribor indizea, eta 1999an jarri zuten martxan. Bankuek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen du.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA