Hileko datuak hartuta, Euriborra %1,420an geratu da irailean, aurreko hiletik %0,001 jaitsi da, baina iaztik 1,5 hamarreko egin du gora eta, ondorioz, maileguek ere gora egin dute.
Hala, 25 urterako 150.000 euroko mailegua duenak orain urtean 132 euro gehiago ordaindu beharko ditu. Espainiako Estatistika Erakundeak dioenez, Hego Euskal Herriko biztanleek, batez beste, 160.000 euroko hipotekak dituzte. Mailegua urtean behin berritzea izaten da ohikoena.
Adituen arabera, Euriborra urte honen amaierara arte goraka joango da pixkanaka, eta baliteke %1,5ean bukatzea.
Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen da Euribor indizea, eta 1999an jarri zuten martxan. Bankuek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen du.
2008ko uztailean lortu zuen marka historikoa: %5,393.
ekonOMIA
Euriborra jaitsi egin da, baina mailegua igo
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu