FInantzak

Euriborra manipulatzeagatik 485 milioiko isuna ezarri die EBk hiru bankuri

HSBC, JPMorgan Chase eta Credit Agricolek uko egin zioten 2013an EBrekin isuna hitzartzeari

Margrethe Vestager, EBko Lehia komisarioa. ARIS OIKONOMU / EFE
Iker Aranburu.
2016ko abenduaren 7a
16:03
Entzun 00:00:0000:00:00

2005eko irailaren eta 2008ko maiatzaren artean Euriborrari buruzko kartel bat osatu zuten kontinenteko zazpi banku handik, Europako Batzordeak uste duenez. Finantza produktu deribatuen interes tasak hitzartu zituzten, eta informazio sekretua partekatu zuten. Horren ondorioz, Euribor indizea behar baino handiagoa izan zela eta kontsumitzaileei kalte egin ziela ziurtatu du Marghette Vestager Lehia komisarioak. Zehazki zenbateko kaltea izan zen zehazterik ez duela azaldu du Vestagerrek, baina bai irabazi handiak ekarri zizkiela bankuei.

2013an, 820 milioi euroko isun bat ordaintzeko akordioa lortu zuten lau bankuk Bruselarekin (Barclays, Deutsche Bank, RBS eta Societe Generale). Beste hiru bankuk ez zuten auzia orduan itxi nahi izan, eta haien aurkako ikerketa gaur bukatu du EBk. Euriborraren prezioa manipulatzeaz eta monopolioen aurkako arauak hausteaz errudun aurkitu ditu Batzordeak, eta isuna ezarri die: 337 milioi ordaindu beharko ditu JPMorgan Chase estatubatuarrak, 114 milioi Credit Agricole frantsesak eta 37 milioi, berriz, HSBC banku britainiarrak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.