Hileko datuak hartuta, Euriborra %1,909an geratu da martxoan, bere historiako hileko daturik baxuenean. Iazko uztailean jo zuen goia -%5,393-, baina urritik behera eta behera joan da. Duela urtebete %4,590ean zegoen.
Horren arabera, 25 urterako 150.000 euroko mailegua duenak orain urtean 212 euro gutxiago ordaindu beharko ditu: lehen 841 euro hilero, orain 629. Hau da, urtean 2.544 euro gutxiago. Espainiako Estatistika Erakundeak dioenez, Hego Euskal Herriko biztanleek, batez beste, 160.000 euroko hipotekak dituzte, eta mailegua urtean behin berritzea izaten da ohikoena.
Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen da Euribor indizea, eta 1999an jarri zuten martxan. Bankuek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen du.
EkoNOMIA