ekoNOMIA

Euriborrak gora egin du hirugarrenez

%1,281ean bukatu du ekaina. Apirilean eta maiatzean ere igo egin zen, baina iaztik jaitsi egin da, eta 25 urterako 150.000 euroko mailegua duenak orain urtean 276 euro gutxiago ordaindu beharko ditu.

2010eko ekainaren 30a
13:32
Entzun
Hileko datuak hartuta, Euriborra %1,281ean geratu da ekainean. Ondorioz, hirugarren hilabetez segidan igo egin da. 2009ko abuztutik ez da hain goian izan. Iaz garai honetan %1,610ean zegoen.

Hil honetako datuaren arabera eta iazkoaren alderatuta, 25 urterako 150.000 euroko mailegua duenak orain urtean 276 euro gutxiago ordaindu beharko ditu, hilean 23 euro gutxiago. Espainiako Estatistika Erakundeak dioenez, Hego Euskal Herriko biztanleek, batez beste, 160.000 euroko hipotekak dituzte, eta mailegua urtean behin berritzea izaten da ohikoena.

Aurtengo martxoan jo zuen behea Euriborrak: %1,215. Apirilean %1,225era igo zen, maiatzean %1,249ra. 2008ko uztailean lortu zuen marka historikoa: %5,393.

Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen da Euribor indizea, eta 1999an jarri zuten martxan. Bankuek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.