Euriborrak gaur ere behera egin du, eta %5,248an dago une hauetan. Hilabete honetako daturik baxuena da hori. Halaber, betiere egun bateko datuak hartuta, 2007ko ekainetik ez da hain baxu egon.
Iraila %5,384an amaitu zuen, hilabeteko datuen marka historikoan, eta urriaren 2an %5,526an zegoen -egun bateko datuen errekorra historikoa-. Lehengo ostegunean %5,512ra jaitsi zen, ostiralean %5,489ra, astelehenean %5,425era, asteartean %5,358ra.
Urriko orain arteko datuak kontuan hartuta, %5,444an dago. Oraindik ere markatik gora, beraz.
Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen da Euribor indizea, eta 1999an jarri zuten martxan. Bankuek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen du.
Ekonomia