Europako Sindikatuen Konfederazioaren arabera, 20.000 lagunbildu zituen gizarte murrizketen kontra atzo Bruselan egin zuten manifestazioak; Belgikako Poliziaren arabera, berriz, 12.000. Euroaren Itunak pentsio ordainak txikituko dituela eta lan eskubideetan atzera egitea ekarriko duela salatu zuten manifestariek. Eta kontrakoa egin dezatela eskatu zietengoi bileraren harira Bruselan bildu ziren EBko gobernuburuei; enplegua sustatzeko neurriak har ditzatela, alegia.
Gobernuburuek aintzat hartuko dituztela sindikatu eta manifestarien aldarrikapenak, hala ziurtatu zuen Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak, prentsaren aurrean egindako agerraldi batean. «Gure asmoa ez da gizarte babesak murriztea, euroa lehiakorrago egitea baizik», adierazi zuen.
Bruselan ez ezik, Europako beste hiri askotan ere jendetza atera zen kalera, Euroaren Itunak ekarriko dituen ondorioak gaitzestera. Bilbon, eguerdi partean, ehunka lagunek elkarretaratzea egin zuten CCOO eta UGT sindikatuek deituta. Unai Sordo CCOOko idazkari nagusiaren hitzetan, «guztiz salagarria da proposatzen duten hazkunde eredua. Haren irudiko, Europak behar duenaren kontrakoa ekarriko du Euroaren Itunak. «Espekulatzaileen finantza jarduerak arautuko dituen gobernu bat behar dugu, Portugalekin gertatzen ari dena errepika ez dadin». Damaso Casado UGTko idazkari nagusiak, berriz, «politikariak kapitalismoaren eskuetan» daudela esan zuen.
Euroaren Itunaren kontra, protesta jendetsuak
Europak enplegua sustatuko duen itun bat behar duela esan dute, ez gizarte gastua murrizteko neurriak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu