ekonomia

Eurogunea ez da ados jarri Greziaren erreskatearen bigarren planaren inguruan

Belgikaren arabera 105.000 milioi euroko laguntza beharko du erreskateak. Igandean bilduko dira berriro Euroguneko kideak. Aurtengo hirugarren greba orokor eguna dute gaurkoa.

2011ko ekainaren 15a
14:42
Entzun 00:00:0000:00:00

Euroguneko kideak ez ziren bart ados jarri, eta igandean bilduko dira berriro Greziaren bigarren erreskate planaz eztabaidatzeko. Bruselan izan ziren atzo bilduta Euroguneko Finantza ministroak. Belgikako ordezkariak aurreratu zuenez, 105.000 milioi euroko diru-laguntza izan behrako duela aurreratu du.

Eztabaidarako gai nagusia laguntzetan sektore pribatuari bidea nola eman da. Alemania bide hori irekitzearen aldekoa da, baina Europako Banku Zentrala beldur da Greziak ordainketa egiterakoan porrot egiten badu horrek Europan izan ditzakeen ondorioez. Hasiera batean, banku, pentsio fondo eta aseguru etxeen diru-laguntza 25.000 milioi euro artekoa izango da. Gainontzeko 80.000 milioi euroak Nazioarteko Diru Funtsak eta Europako Batasunak jarriko dituzte.

Bitartean, gaur aurtengo hirugarren greba egunera deitu dituzte gaur sindikatuek greziarrak. Defizitaren aurkako protesta da, eta goizean goizetik arrakasta handia ari da jasotzen. Tren zerbitzurik ez dago, banketxeak itxita daude, prentsarik ez da argitaratu eta administrazioa ere greban da. Ospitaleetan larrialdi zerbitzua soilik dago irekita. Hegazkin konpainiek eta aeroportuek turismoa ez kaltetzeko hartu dute normaltasunez lan egiteko erabakia. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.