Ekonomia

Euroguneko "egonkortasunik eza" ekonomiarentzat mehatxu dela dio Munduko Bankuak

Arazo nagusia hainbat estaturen zorra dela azpimarratu du. Hala ere, Europaren hazkunde iragarpena handitu egin du.

2011ko urtarrilaren 13a
15:25
Entzun 00:00:0000:00:00
Euroguneko hainbat estaturen zor handia kezkaz ikusten du Munduko Bankuak. Hala jaso du bart plazaratu duen Perspektiba ekonomiko globalak izeneko txostenean. Hain zuzen ere, eremu horretako "egonkortasunik eza" mundu osoko ekonomiarentzat mehatxu dela azpimarratu du Munduko Bankuak.

Hala eta guztiz, handitu egin du eurogunearen hazkunde iragarpena: aurten %1,3 igoko dela iragarri zuen joan den udan, eta %1,4ra mugitu du orain. 2012ko hazkundea %1,8an jarri zuen, eta %2ra igo du orain.

Munduko Bankuak uste du euroguneko ekonomia handien bide onak leundu egingo dituela zorrarekin arazoak dituzten herrialdeen gorabeherak —hala nola Espainia, Portugal, Italia eta Belgikakoak— baina, hala eta guztiz, langabezia handiarekin jarraituko dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.