Euroguneko inflazioa %2,4ra igo zen aurreko hilabetean

Erredakzioa
2004ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
EBZ Europako Banku Zentralaren %2ko helburutik urrundu egin da euroaren eremuko inflazioa. Urrian %0,3 egin zuten gora kontsumo prezioek, eta iazko urriko datuekin alderatuta, %2,4raino igo zen. Europako Batasuneko batez besteko inflazioa, berriz, %2,3an geratu zen, iragan hilabetean %0,3 igo ostean.

Eurostat estatistika erakundearen arabera, Espainia da euroaren eremuan inflaziorik handiena duen herrialdea. Batez besteko tasarekiko %1,2ko aldea du Espainiak.

-

Inflazioa



Herrialdeak*KPI
Alemania 2,2

Austria2,3

Belgika2,8

Espainia3,6

Frantzia2,3

Finlandia0,6

Grezia3,3

Irlanda2,5

Italia2,1

Herbehereak 1,5

Luxenburgo 4,1

Portugal 2,4

Eurogunea 2,4

Danimarka1,6

Erresuma Batua1,2

Eslovakia6,3

Eslovenia3,4

Estonia4

Hungaria6,4

Letonia7,2

Lituania3,1

Malta 2,7

Polonia 4,6

Suedia1,4

Txekia 3,1

Zipre 2

Europako Batasuna 2,3

* 2003ko urriko datuekin alderatuta (%)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.