Jean- Claude Trichetek gaur izandako prentsaurrekoan adierazi duenez “interes tipoak termino errealetan eta nominaletan oraindik apal daude”. Izan ere, “garaiz jokatu izana EBZren organo exekutiboak lagundu du inflazioa kontrolatzeko, eta prezioak parean mantentzeko”. Gainera EBZko presidenteak ekonomiaren garapen iraunkorra eta lanpostuen sortzearen alde agertu da.
Bien bitartean, aditu gehienek EBZk interes tasa %3,5era igoko duela pentsatzen dute, beti ere inflazioaren arriskua ekiditeko. Hala ere, 2007 urtean Eurogunearen ekonomia mantsotu daitekelako aditu batzuk erakundeari arinegi ez jokatzeko ohartarazi diote. Gainera, Euroguneko ekonomiak etorkizunean arriskuak izan ditzakela adierazi du Nazioarteko Moneta Funtsak.
Ekonomia