Europako Banku Zentralak (EBZ) euroaren eremuan puntu erdian jaitsi ditu interes tasak gaur: %3,75etik %3,25era. "Hazkunde ekonomikoa sustatzea" du helburu EBZk. Urriaren 8an egin zuen aurreko jaitsiera: %4,25etik %3,75era.
Maileguak "modu errazagoan" eman nahi ditu, eta erakundeei %3,75era arteko interesean utziko die dirua. Deposito "erraztasunak" ere eman nahi dituela jakinarazi du. Jean Claude Trichet EBZko presidenteak ez du baztertu jaitsiera gehiago egitea -iragarri du abenduan egin dezaketela hurrengoa-, eta jendearen kontsumoa murrizteak neurri horiek hartzean eragina duela esan du.
Erresuma Batuko Bankuak gaur bertan %1,5ean jaitsi ditu tasak, %3era arte. Finantza merkatuko adituek azaldu dute harrituta geratu direla "hainbesteko" jaitsierarekin.
EkONOMIA
Europako Banku Zentralak puntu erdian jaitsi ditu interes tasak
EBZk euroaren eremuan %3,25ean utzi ditu tasak, "hazkunde ekonomikoa sustatzeko". Erresuma Batuko Bankuak gaur bertan %1,5ean jaitsi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu