Europako Batasunean behera doa langabezia
Martxoan 22,8 milioi lagun zeuden lanik gabe Europako Batasunean, otsailean baino hamar mila lagun gutxiago. Iaztik hona gehiago gutxitu da langabezia, 2010eko martxoan orain baino 291.000 lagun gehiago baitzeuden lanik gabe. Urtebetean hamasei estatukidetan igo da; hamarretan igo, eta berdin geratu da Polonian. Eurostaten arabera, Letonian gutxitu da gehien, langabeak biztanle aktiboen %20,1 ziren, eta orain %17,2 dira. Kontrako muturrean dago Grezia, tasa %10,2tik %14,1era igo baita. Asko handitu da Bulgarian eta Irlandan ere, baina, hala ere, Espainiak du handiena, %20,7koa. Tasarik txikienak, berriz, Herbehereei (%4,2) eta Austriari (%4,3) dagozkie.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu