ekoNOMIA

Europako Batasunean langabezia, %9,5ean

Urritik azarora %0,1 hazi zen. Letonian dago tasarik handiena: %22,3koa. Bigarren tokian Espainia dago: %19,4koa.

2010eko urtarrilaren 8a
12:36
Entzun
Joan den azaroan Europako Batasunean (EB) %9,5ekoa zen langabezia -%0,1 hazi zen urritik-, Eurostat-ek gaur emandako datuen arabera. 2000ko urtarriletik izandako tasarik handiena da.

Euroaren eremuan ere %0,1 igo zen: %9,9tik %10era. 1998ko abuztutik izandako daturik handiena da.

EBko 27 herrialdeen artetik Letonian dago langabezia tasarik handiena: %22,3koa. Bigarren tokian Espainiako Estatua dago: %19,4koa.

Denera ia 23 milioi lagun zeuden lanik gabe, 2008ko garai berean baino bost milioi gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.