ARRANTZA

Europako Batzordeak Kantauri itsasoan legatza arrantzatzeko kuota %15 igotzea proposatu du

2011. urterako kuotak aurkeztu ditu, eta horietan legatzaren egoerak hobera egin duela dio. Zapoaren eta oilarraren kuotak %15 jaistea nahi du.

2010eko azaroaren 11
13:08
Entzun 00:00:0000:00:00
Europako Batzordeak gaur aurkeztu du datorren urterako arrantza egiteko kuoten proposamena. Legatzaren egoerak Kantauri itsasoan hobera egin duela argudiatuz, legatzaren kuota Kantaurian %15 igotzea proposatzen du. Alturako itsasontziei dagokienez, berriz, Eskozia, Irlanda eta Gran Sol inguruan orain arteko kuota mantentzea proposatu du.

Zapoaren eta oilarraren kasuan, ordea, kuotak %15 jaitsi nahi ditu, Eskoziako zenbait kalatan izan ezik, non kuota mantentzea proposatu duen. Maria Damanaki komisarioak proposamena zientzialarien txostenetan oinarritzen dela esan du. "Ezin dugu ahaztu arrain kopurua mugatua dela. Naturarekin negoziatu dezaketela uste dutenek ez dute etorkizun handirik izango", gainertu du.

Proposatutako kuotak abenduaren 13an negoziatuko dituzte Europako Batasuneko arrantza ministroek urte amaierarako ohiko bileran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.