Bruselan egindako bileran, Europar Batzordeak datorren urterako legatzaren harrapaketa %10 jaistea proposatu du gaur. Neurri honek Eskozia, Irlanda eta Bizkaiko Golkoan aritzen diren arrantzaleei eragingo die. Zapoaren eta oilarraren arrantza kuotak ere murriztea poposatu du.
Bestalde, Batzordearen asmoa onartzen bada Bizkaiko Golkoan antxoa ezingo da harrapatu hurrengo urtean ere. Bi urte indarrean daraman neurri honek bere horretan iraungo du, EBk "antxoaren ugaritsunaren udaberriko datuak" eskuetan eduki arte behintzat. Hala ere, azken erabakia EBko arrantza ministroek edukiko dute.
Arrantza