Euskal Herriko bi saltokiak itxiko ditu PC Cityk

Espainiako merkatua uztea erabaki du, eta 1.224 langileri eragingo dien espedientea aurkeztuko du

Erredakzioa
Bilbo
2011ko apirilaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bi saltoki ditu PC Cityk Euskal Herrian, Barakaldoko Megapark-en bat eta Iruñeko La Morea merkataritza gunean bestea, azken horretan 32 langile aritzen dira. Biak itxiko ditu eta baita Espainian dituen beste 32 saltoki eta egoitza nagusia ere. 1.224 pertsonarentzako enplegua erregulatzeko espedientea aurkeztuko du.

Erresuma Batuko Dixon Retails enpresarena da PC City, eta Europako enpresa nagusia da produktu elektroniko eta informatikoen banaketan. Martxoaren 30ean iragarri zuen Espainiako merkatutik ateratzea aztertzen ari zela. Atzo baieztatu zuen. Langile batzordeari esan dionez, kontsumoa etengabe murrizten ari delako, kateak galera handiak pilatu dituelako eta jarduera informatika eta elektronika konbinatutako dendetan oinarritu nahi duelako erabaki du saltokiak ixtea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.