ekonomia

Euskal kutxak banku bihurtzearen aurka egin du LABek

"Bat-egite naturala eskatzen dugu, kutxa bateratu bat sortzeko eta ez banku bat", esan du.

2011ko ekainaren 9a
17:19
Entzun

BBK (Bizkaia), Kutxa (Gipuzkoa) eta Vital (Araba) aurrezki kutxak banku bihurtzearen aurka egin du LABek gaur berriro, Bilbon. "Bat-egite hotza" uzteko dei egin du. Kutxen zuzendaritzek eskatuta, haien eta sindikatuetako ordezkarien bilera izan da, eta LABek azaldu du batzarrean xede horren kontra azaldu dela. Kanpoan ere agertu du jarrera bera, elkarretaratze bat eginda. 

"LABek euskal kutxen izaeraren defentsa egin du berriz ere. Bat-egite naturala eskatzen dugu, kutxa bateratu bat sortzeko eta ez banku bat. Helburu soziala daukan erakunde bat nahi dugu, bere lurraldean errotutakoa, bertako sare produktiboa bultzatuko duena… Azken batean, gure herriaren gehiengo sozialaren alde erabiliko den tresna finantzario bat", esan du LABek aipatutako bileran.

Kutxetako zuzendaritzetan maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzak kontuan hartzeko eskatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.