Euskal kutxen fusio hotza, irailaren erdi alderako
BILBO. Okerrik ezean, BBK-ko, Kutxako eta Vitaleko akziodunen batzarrek irailaren hasieran esango dute hiru erakundeen bat egite hotza babesten duten ala ez. Hala aurreratu du Mario Fernandez Bizkaiko aurrezki kutxako presidenteak. Aurretik, baina, hiru erakundeetako administrazio kontseiluen galbahea pasatu beharko du bat egiteko akordioak, ekainaren 30a baino lehen, Fernandezen hitzetan.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu