Hiru puntu hoiek betez gero, Jaurlaritzak hitza ematendu:
-Zuzenean eta eraginkor hartuko duela parte Estatuko Administrazioarekin eta sindikatuekin batera ontzigintzaren eta industria osagarriaren etorkizunerako egitasmo industrial bat diseinatzen eta abian jartzen ontzigintzaren jarduera eta enplegua babesteko.
-Sestaoko Navalari dagokionean, egitasmo horren zerbitzura jarriko dituela politika industrial eta sozialerako dituen tresna guztiak.
-Gogotsu hartuko duela parte Sestaoko Navala kudeatzen, horretarako eratutako organoen bidez.
Azken puntu bezala, izenpetzaileek hitz ematen dute aldiro bilduko direla egoera aztertu eta elkarrekinburutu beharreko jarduerak aztertzeko, beti ere, Euskadiko ontzigintzaren etorkizuna bat etor dadin adierazpen honetan jasotakoarekin.
naval