ELKARRIZKETA AURRERAPENA

"Ez da zuzena ELAk inpugnazioaren auziaren garaipena bereganatzea"

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk luze-zabal hitz egin du sindikatu abertzaleen arteko harremanaz, BERRIAk  bihar argitara emango duen elkarrizketan.

Garbiñe Aranburu. GORKA RUBIO / FOKU
xabier martin
2018ko apirilaren 21a
12:50
Entzun 00:00:0000:00:00

ELA eta LABen arteko aliantza estrategikoaren prozesuak porrot egin ondoren, LABeko burua ahoan bilorik gabe aritu da porrot horren arrazoien inguruan, eta aurten mobilizazio handi bat egiteko beharraz. Lan esparrutik harago, ETAren agiriaz mintzatu da, burujabetzaz eta eragile politiko bakoitzak egin dezakeen ekarpenaz. Hona izenburu batzuk:

"ELAren nagusitana ez dago auzitan une honetan; ez dakigu nondik datoz LABekin lehiatzeko beldur horiek".

"Guk uste dugu elkarlana dela erdigune batera joatea biak, eta ELAk uste du gu berera joatea dela".

"Langileen begietara ulergaitza da gertatzen ari dena; guk aliantza horren beharra aldarrikatzen jarraitzen dugu, inoiz baino beharrezkoagoa delako".

"Langabezia tasa txikiek ezin dute ezkutatu langile pobreak daudela, bizitza proiektua edukitzeko aukera ematen ez duten soldatak".

"Iruzur handia egiten ari zaizkigu langileoi: gero eta handiagoa da kapital errentetara doan aberastasuna eta gero eta txikiagoa lan errentetara doana".

"Ez dugu oraindik PSOE ikusi GALi buruzko ariketa zintzo bat egiten; ez dugu ikusi EAJ aitortzen Ertzaintzak ere torturatu egin duela".

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.