Ez dator korrika

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko martxoaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Korrika badator, baina ekonomia susperraldia ez dator korrika. Bi urtean behingo festa da bat, eta ia bi mendean behingo akordio nazionala beharko omen duena bestea, BBVAk (+ %2,39) atzo Bilbon egindako akziodun batzarrean entzun zenez. Aste ona joan da burtsa indizeentzat, baina aurretik jasotako egurraren ezpala baino ez da izan: Ibex-35 15.000 puntuen langan ikusi ostean, erdira jaitsi dela ez du ezein txerritxo ehiztarik aise ahaztuko. Bilbao-2000k ere tokitan du bere izenari dagokion izana. Txinako lehen ministro Wen Jiabaok ere garbi azaldu du AEBetan dituzten aktiboen balio galerak zenbateraino kezkatzen duen; helbururik gabeko Korrika ez da noski Korrika. Enpresek, errentagarritasun bila jarraitu beharko dute eta Euriborra inoizko baxuen egotea lagungarri bada, baina ez erabakigarri. Wall Streetek gorrira jo zuen goiz samarretik, eta joera ere kutsatu zien gure indizeei.



BBVA (+ %2,39) munduko hamaikagarren bankua zen 2007an, mozkinei dagokienez. Urtebete geroago, %20 inguru gutxiago irabaziagatik, munduko bigarren agertu da Santander (+%3,14) erraldoiaren ondotik. Podium gazi-gozoa, zalantzarik gabe.



FCCko (+ %1,22) presidente ohi eta egungo kontseilari Rafael Montesek milioi bat euro bideratu du enpresako 51.500 akzio erosteko; 19,1 eta 19,5 euro bitartean erosi ditu. Orain 121.000 akzioren jabe da. Konfiantzaren erakusgarria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.