Ezkerraldean, 650 lanpostu zuzen eta 1.400 zeharkako galtzeko zorian

Leku guztietara iritsi da krisia, baina ez indar berarekin. Euskal Herrian, ezkerraldea izan da eskualderik kaltetuenetakoa. Gaur, ia 20.000 lagun daude lanik gabe, lanerako sasoian dauden biztanleen %20. Duela hiru urte erdira ere ez ziren iristen kopuru horiek, baina irudi du oraindik badela gauzak are gehiago okertzeko tarterik.Motzera begirako aurreikuspenak behintzat ezin beltzagoak dira. Babcockek, Navalek, ABBk, ACBk, Saturnek eta Ikeak kaleratzeak iragarri dituzte; Bide Onera enpresak aurki jarriko du abian erregulazioa; PC Cityk itxi egingo du Megaparken duen denda... Denera, 650 lanpostu zuzen eta zeharkako beste 1.400 desagertuko direla uste dute. Giro horretan egingo dute langabeziaren, gizarte murrizketen eta gastu militarraren kontrako 18. martxa, datorren larunbat eguerdian, Sestaoko plazatik abiatuta. Eskualderako laguntza laguntza eskatzeko erabiliko dituzte martxa bera zein hura aurkezteko gaurko agerraldia .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu