Ezkutuko ekonomia %20tik gorakoa da
DONOSTIA. Ogasunaren kontroletik ihes egiten duen 18.000 milioi euro daudela kalkulatu du Gestha Espainiako Ogasun Ministerioko teknikoen elkarteak. Haren arabera, EAEko ekonomiaren %19,7 da ezkutukoa ,eta %20,9koa zen 2000n. Nafarroan, berriz, gora egin du, %20,9tik %27,7ra. Iruzurraren aurkako plan «eraginkorren» bidez 3.050 milioi euro azalaratuko lituzkeela dio Gesthak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu