Azken hilabeteotan industrian zabaldutako berri txar ugariek, ordea, desadostasunak alde batera uztera eta bat eginik "benetako industria politika bat" eskatzera bultzatu dituzte. "Azken hiletan Euskal Herriko enpresa industrialetan itxierak edota kaleratze masiboak egiteko erabakiak ezagutzen ari gara. Hau gertatzen ari da hamarkadatan industri-politikarik izan ez delako eta gobernuak botere ekonomikoaren esanetara daudelako; euren lehentasuna propaganda dute, eta erreforma laboralaren moduko legeak ezartzen dituzte, hau da, gero enpresei halako erabakiak hartzeko aukera ematen dietenak", dio ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk sinatutako deialdiak.
Sindikatuk kexu dira gobernuek sustatu egin dituztela enpresa asko multinazionalen esku geratu izana, eta orain erabakiguneak galdu izanaren prezioa ordaintzen ari dela euskal industria. Halaber salatu dute aurrezki kutxen desinbertsio industrialen politika, haien ustez, "sektore estrategikoen aldeko apusturik ez egitea" erakusten duelako.
"Horregatik, milaka familiaren etorkizuna zalantzan dago. Industriarik gabeko herri batek ez dauka etorkizunik. Lantegi bat ixten denean kaltedun bakarrak ez dira bere plantillako langileak; halako erabaki batek azpikontratetako jendeari, garraiolariei eta fabrika dagoen herriari edo hiriari ere eragiten die", dio agiriak. .
Lau sindikatuek Euskal Herriko langileen borrokari babesa eman nahi diete. "Etekinak lortzea beste helbururik ez duten multinazionalei duintasunez aurre egiten dietenak dira gizarte honen ordezkaririk hoberenak".
Manifestazia eguerdiko 12etan izango da, "Gure industriaren defentsan, por una política industrial real", lelopean.