Ezuste espainiarra

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Futbolean gertatu bezala, Espainiako akzio azokak ezustean estropozu egin zuen atzo. Igoera batzuk erreskan izanagatik, azkenean pott egin zuen eta %0,6 galdu zuen Ibex-35 indizeak. Mota guztietako zurrumurruak daude errenta finkoan eta, zor publikoaren arazoak, zor pribatura nahiz akzio azokara hedatzen dira tarteka. Munduko Kopa amaitu ez den lez, Espainiako ekonomia ere ez da hil baina larri dago. Eta atzerritarrek ere hala ikusten dute. 2.338 milioiren salerosketarekin, %3 pasa galdu zuen Sacyrrek eta %2na pasa FCC eta Bankinterrek. Gehitu horri Edurnezurik (-%1,42) ere ez zuela partida egokiegia jokatu eta azken emaitza ulertzekoa da. Wall Streeten BP petrolio enpresari buruzko berriek erakarri zuten arreta gehien. %39ko probabilitatearekin porrot egingo duela uste baitute finantza eratorriek. Gurean Repsol-YPF (-%0,2) ezaxola agertu zen. Hilabete barru mozkin berriak ezagutzen hasi arte, arreta futbolean jartzea onena.



Berregituraketa. Bankuak, eraikuntza enpresak eta azpiegitura kudeatzaileak susmopean gaude. Gure akzio azokaren kasuan, hori Edurnezuri ez beste guztia esatea bezala da. Berregituraketa premia nabarmena da eta FCC (-%2,84) batek, berbarako, 42 euroan zuen akzio aspaldi ez dela eta 18 euroan du egun. Sabadellek (-%0,33) Guipuzcoano (+%0,1) jango du baina Bankinter (-%2,9) modukoen zeregina ikuskizun dago. Bategiteak baino, nazioartekotzeek hobe saltzen dute egun. Baina ahuldade egoeran dauden sektoreok atzerrian gehiago inbertitzea zaila dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.