Nobel sariak

Famak, Hansenek eta Shillerrek jaso dute Ekonomiako Nobel saria

Aktiboen prezioei eta haiek aurreikusteko zailtasunari buruz egin dituzte azterketak hiru ekonomialari estatubatuarrek.

berria.info
2013ko urriaren 14a
15:27
Entzun 00:00:00 00:00:00

Finantza merkatuetan mugimenduak eta aldaketak oso azkarrak dira. Azkarrak eta aurreikusteko zailak. Hala ere, aurreikusi egin daiteke bonuek eta akzioek luzera begira —hiru edo bost urtera— izan dezaketen bilakaera. Hala erakutsi dute aurtengo Ekonomiako Nobel saria jaso dutenek. Akzioen eta bonuen prezioei buruz egindako ikerketak saritu dizkiete Eugene Famari (Boston, 1939), Lars Peter Hanseni (Illinois, 1952) eta Robert Shillerri (Detroit, 1946).

Fama Chicagoko unibertsitateko irakasle emeritua da. Hansen Ekonomiako, Finantzetako eta Estatistitako katedraduna da unibertsitate berean. Shiller Yaleko unibertsitateko irakaslea da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!