ekonomia

Fernandezen ordez, Xabier Sagredo hautatu dute BBK-ko lehendakari

Mario Fernandez ordezkatuko du Xabier Sagredok lehendakari karguan.

Ainhoa Larrabe Arnaiz.
2013ko azaroaren 6a
18:02
Entzun

BBK Bilbao Bizkaia Kutxako Administrazio Batzordeak Xabier Sagredo Ormaza hautatu du gaur Bilbon erakundeko lehendakari. Joan den astean utzi zuen kargua BBK-ko lehendakari izan denak, Mario Fernandezek, eta haren kargua hartuko du Sagredok. Fernandezen agintaritzan, lehendakariorde izan da Sagredo; Aitor Soloeta izendatu dute postu horretarako.

Fernandezek testigua pasa ondoren, kutxaren benetako “altxorra” gizarte ekintza dela adierazi du Sagredok: “Ohiko erakunde bat baino gehiago izateko grina du BBK-k”. Bere kudeaketan “profesionaltasuna, hurbiltasuna eta balioak” ardatz izango dituela esan du, “taldeko lanarekin, zuhurtziarekin eta eraginkortasunarekin” batera.

Etorkizunean kutxak duen bidea “oztopoz betea” ikusten du lehendakari berriak. Krisia eta erakunde batzuen bidegabekeriak guztien artean ordaindu behar izatea aipatu ditu horren adierazle. Baita hilabete batzuen buruan BBK fundazio bilakatzeak eragingo dituen “sakrifizioak” ere. Ordura arte lehendakari gisa dagokion soldatari uko egingo diola adierazi du. Kutxabank sendotu eta haz dadin lan egingo du Sagredok. “Kutxabank gehiago izatea BBK gehiago izatea da”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.