Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak argi berdea eman dio Finantzen Euskal Erakundea sortzeko egitasmoari. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako finantza politika eta kreditu publikoa koordinatzeaz arduratuko da erakunde berria, eta hori aurrera eramateko, 80 milioi euro inbertituko ditu Jaurlaritzak.
Horrez gain, enpresa txiki eta ertainei emango dizkien laguntzak kudeatuko ditu. Urtarrilaren 1etik aurrera martxan egongo da, Bilbon izango du egoitza nagusia, eta hamar bat langile izango ditu.
Idoia Zenarrutzabeitia EAEko lehendakariordea aritu da ekimena bultzatzen, eta iazko EAEko aurrekontuetan dagoeneko aurreikusi zuten, nahiz eta argi ez eduki nondik finantzatuko zuten. Zenarrutzabeitiaren aburuz, erakunde hori «guztiz beharrezkoa» da; haren hitzetan, «enpresa txiki eta ertainentzako, ekonomia garatzeko eta hazteko, gure enpresak lehiakorragoak izateko eta enplegua mantentzeko oinarrizko tresna izango da».
Erakunde berriak, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako altxorra eta finantza kudeatzeko zerbitzua emango du, eta zehazki EAEko Administrazioaren eta horren barruan dauden erakundeen zorduntzea. Kredituak eman ahal izango ditu, betiere aurrekontuek markatutako mugen barruan.
Finantzen Euskal Erakundea sortu dute
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako finantza politika eta kreditu publikoa koordinatzeaz arduratuko da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu