Nahiz zuzendaritzak tokika negoziatzea onartu, greban daude oraindik SNCFn, enpresak duen politika orokorra delako berriro ikusi behar.
Hamargarren greba egun honetan zer sentitzen da: haserrea, motibazioa, akidura?
Batzuk kexu eta denak unatuak bagara ere, motibaturik segitzen dugu. Bagenekien atzo (asteazkena) zerbait mugituko zela, ikusiz bihar direla oporrak hasten. SNCFrentzat oso garrantzitsua da hor bederen grebarik ez izatea.Ã
Eta gauzak mugitu al dira?
Atzo proposatu ziguten tokika negoziatzenhastea. Joan diren hilabeteetan eta azken bederatzi egunetan hetsia zen atea ireki dute bederen. Haatik, ez da batere guk nahi duguna. Frantzia osoan negoziatu nahi dugu, oro har enpresak duen politika gaizki ikusten dugulako. Sustraietarik hartu behar dira arazoak.
Zehazki zein dira arazoak, zergatik zarete greban?
Lana atxiki nahi dugulako. Hil honetan, Baionan eta Hendaian 34 lanpostu galtzen ditugu. Enpresak komunikatu du aurten lanpostuen %26kenduko dituela,3.400tik gora. Horrek beldurra sortzen digu, baita gure enpresa osoa puskatzen ari dela ikusteak ere. Argi da hola segituz zerbitzu guztietan egoera txartuko dela.
Enpresa zatitzeak, langileen arteko elkartasuna zatitzen al du?
Bai, hala gertatu da greba honen hastapenean. Gidariak, salgaiengarraioko langileak eta txartel zulatzaileak ginen lehenik greban. Besteek zioten ez zela haien greba. Baina gauzak aldatzen ari dira, eta orain, zerbitzu guztiek segitzen gaituzte.
2007an salgaien garraioa konkurrentziari ireki zuten. Zer aldaketa ekarri du?
Merkatu batzuk galdu ditugu, eta, oro har, egoera txartzen ari da. Segurtasunari dagokionez, oso txarrak dira beste enpresak; guk hiru langilerekin egiten duguna haiek batekin egiten dute. Edonoiz arazoak gertatzen dira.
Ez al da SNCF ere logika horretan sartuko?
Sartzen ari da. Gure enpresan bada segurtasun kultura handi bat. Urtebeteko prestakuntza izan nuen, eta egunero segurtasuna aipatzen zidaten; hori zen garrantzitsuena. Gaur egun, erraten digute segurtasuna inportanta dela, baina geroz eta lan gehiago gehitzen digute. Dena eginez, segurtasuna galtzen da.
Europako Trenbide Agentziaren aitzinean egin zen elkarretaratzea. Arazoa Europakoa al da?
Bai, Europako legediak garraioak konkurrentziari irekitzea behartzen du. Herri guztietan arazoak dira, eta Europa osorako mugimendu bat sortzen ari da.
«Frantzia osoan negoziatu nahi dugu enpresa politikaz»
Lanpostu murrizketak eta SNCF tren konpainiaren berrantolaketa gaitzesteko, hamargarren greba eguna dute langileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu