Funtzionarioek soldaten igoera aldarrikatu dute

Ia 2.000 lagunek manifestazioa egin dute Baionako karriketan

ENEKO BIDEGAIN
2005eko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
Internazionala-ren doinua aditzen da Baionan. San Izpirituko zubiaren puntatik funtzionarioen manifestazioa abiatu da. Soldatak igotzea nahi dute. Abesbatza bat ari da indartsu kantatzen. CGTren furgonetako bozgorailutik hedatzen da kantua, oihu batzuen artetik. Oihuak ere ez dira zuzenekoak. Bozgorailutik datoz. Giro motela da zerbitzu publikoen aldeko manifestazioan. Jendeak ez du oihurik.

«Udaletxean lanean hasten den batek SMICa baino soldata apalagoa du hasieran», oihukatzen dute CFDTren bozgorailutik, perkusio soinuen artetik. Oihu eta salaketa guztiak bi hizkuntzetan egin dituzte. Euskaraz frantsesez bezainbat. CGTren bozgorailuak ez balu matxura ukan, euskara gutxiago adituko zen. CFDTk, CGTk, UNSAk, FOk, FSUk eta CFTCk «Denak batera gure soldaten eta zerbitzu publikoaren alde» pankartarekin hasi dute manifestazioa. Baina beti bezala LAB sindikatua baztertu dute. Manifestazioaren bukaeran, hogei bat metro gibelago, LABeko kideak daude, «kalitateko irakaskuntza» aldarrikatzen.Irakasleak dira manifestari gehienak. Baina EDFko langile batzuk ere badabiltza, urdinez jantzirik. Suhiltzaile batzuk ere bai. Ospitaleetako langileak, administraziokoakÉ Zerbitzu publikoaren mantentzea eskatu dute. Funtzionarioen «eros ahalmenaren murriztea» salatu dute. Frantzian ere mobilizazio egun handia zen atzokoa. Funtzionarioen soldatak ez dira kontsumo prezioen arabera igo, eta konpontzea galdegin dute. Ospitaleetan «langile falta» dutelako kexu dira. «Hori jadanik horrela zen 35 oreneko lan astea indarrean jarri baino lehen. Eta geroztik larriagotu zen», salatu du manifestaziora deitu duten sindikatuen ordezkariak. Dezentralizazioaren kontra ere mintzo dira. Horren ondorioak lekuko instituzioetan nabari direla dio hizlariak. Frantziak «zerbitzu publikoak gutxitu ditu. «Segurtasun eza igotzen ari da». «Frantziako Gobernuak ez ditu negoziazioak hasi nahi», ziurtatu du du hizlariak, Baionako suprefeturaren aitzinean manifestazioa bukatzera zihoala.Berehala dator Renaud Dutreil Funtzio Publikoko ministroaren erantzuna: «Ez dut dirurik gordetzen alfonbraren azpian».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.