Gabonetako pagari uko egitea onartu dute Arrasateko Fagorren

Basauriko langileek gaur bozkatuko dute, eta diru horrekin erretiro aurreratuak finantzatuko dituzte

2008ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Krisiaren eraginez, Fagor Etxetresnak enpresako langileek Gabonetako pagari uko egin ala ez erabaki behar dute, eta atzo Arrasateko (Gipuzkoa) lantegian onartu egin zuten proposamena gehiengoz. Hala ere, enpresak ez du emaitzen berri zehatzik eman nahi izan, Basauriko (Bizkaia) langileek bozkatu bitartean. Horiek bihar egingo dute.

Arrasaten 3.500 langilek zutenbozkatzeko eskubidea, eta Basaurin 400ek izango dute. Hortik jasotako diruaren bidez lortu nahi dutena da aldez aurretik erretiratuko dituzten 128 langileen erretiroa finantzatzea.

Baina beste gai bat ere jorratu dute: lan faltaren aurrean galdutako orduak (200.000 iturri batzuen arabera) langile guztien artean banatzea. Horien emaitzak ere bihar emango dituzte.

Gastuak murriztu

Fagor etxetresnak enpresako buruak kezkatuta daude salmentak jaitsi direlako. Herenegun bilera egin zuten Bilbon egoera horri nola aurre egin erabakitzeko, eta gastuak murriztea proposatu zuten: soldatak apalduz edo bere hartan utziz, eta lanpostuak merkatuaren beharretara moldatuz.

Abuztuan lehen sei hilabeteetako datuak eman zituen enpresak, eta iaz baino %98 gutxiago irabazi zuela jakinarazi zuen. Urrian 150 lanpostu kendu beharrean aurkitzen zela azaldu zuen, eta bi irtenbide proposatu zituen kaltetutako langileentzat: batetik, Mondragon taldeko beste enpresa batzuetan berriz kontratatzea, edo 55 urtetik gorako langileak aldez aurretik erretiratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.