Gamarra enpresan grebara deitu dituzte langileak
GASTEIZ. Lan hitzarmena berritzea dagokie Gasteizko Gamarra enpresako langileei eta zuzendaritzari. Baina, azken horrek soldataren inguruan egin dien proposamena bidegabea iruditu zaie beharginei. Itunaren lehen urtean soldatak izoztea eta hurrengo bi urteetarako KPIren %75aren pareko igoerak proposatu ei dizkie. Azaroko astearte eta ostegunetan greba egingo dute langileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu