Enpresak

Gamesak 35 aerosorgailu saldu ditu Turkian

Sancak Energi inbertitzaileak 118 MW energia adinako enkargua egin dio Baglar eta Ardicli parke eolikoetarako.

xabier martin
2017ko uztailaren 14a
08:39
Entzun

Baglarren hogei aerosorgailu (66 MW) jarriko ditu euskal konpainiak eta beste hamasei Ardiclin (52 MW). 3,3 MWko plataformak Europan saltzen dituen lehen aldia da. 2018ko bigarren hiruhilekoan hasiko da Gamesa aerosorgailuak Turkiara eramaten, eta 2019rako martxan egotekoak dira parke biak, Konyako eremuan biak. Parkea osatu bakarrik ez, Gamesak aerosorgailuen mantenua egingo du, gainera, hamar urteko epean.

36 erroten pieza nagusiak (nazella) Espainian ezarriko ditu Gamesak, Agredako plantan (Soria). Erroten palak eta dorreak, berriz, Turkian bertan ekoitziko dituzte, Siemens Gamesak Izmirren duen fabrikan.

Jarriko diren aerosorgailuak 84 metrotik 134 metrorako luzerakoak izan daitezke, eta haizearen arabera egokitzen dira. Siemens Gamesak 550 MW instalatu ditu Turkian dagoeneko, 2010etik egunera. Siemens Gamesa Renewable Energyk 75 GW jarri ditu mundu zabaleko 90 herrialdeetan. Gaur egun, eta Siemensekin egindako bategitearen ondoren, 27.000 langilek dihardute konpainian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.