Galerak izan dituen arren, enpresak jakinarazi du irailera arte gai izan dela urte osorako zituen helburuak betetzeko. Ustiapenaren emaitza gordina (Ebitda) 130 milioi eurokoa izan da, iaz baino %42 gutxiago.
Gamesako hainbat lantegitako beharginek protesta egin dute gaur Sarrigurengo bulegoen aurrean, enpresak iragarritako kaleratzeen aurka. "Gurutzeen hileta bat" egin dute, eta horrekin, "etorkizuneko proiektu baten heriotza" irudikatu nahi izan dute. Zuzendaritzak 283 langile kaleratu nahi ditu Nafarroan, eta beste 85 Zamudioko (Bizkaia) lantokian.