Gamesak Italiako parke eolikoak saldu dizkio Endesari, 250 milioitan

2004ko azaroaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Endesa argindar konpainia espainiarrak 250 milioi euro ordaindu dizkio Arabako Gamesa enpresari Italiako parke eoliko batzuen truke. Parke horiek 200 megawatteko potentzia dute, eta hiru urteko epean erosiko ditu Endesak. Joan den uztailean 20 MWko potentziako beste aerogeneradore parke bat saldu zion Gamesak Endesari, Sardinian. Duela bost urte hasi zen Gamesa Italiako merkatuarentzat haize-errotak egiten, eta 70 parketan hartzen du parte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.