Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, arratsalde honetan garraiolari bat hil A-8 autobidean, Irunen (Gipuzkoa). Baionarako noranzkoan zihoazen bi kamioik elkar jo dute, eta ibilgailuetako baten gidaria harrapatuta geratu da. Ezbeharraren lekura joan dira osasun zerbitzuak, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Istripuaren ondoren, itxi egin dute errepidea, eta auto ilara luzeak sortu dira. Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du zer gertatu den argitzeko.