Gasteizko BSHn protestak berriro hasiko dituzte

2018ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
GASTEIZ. BSH lixatzeko aparailuen egilea salgai jarri zuen Boschek orain urtebete, eta horrekin batera mobilizazioei ekin zieten Gasteizko lantegiko 250 langileek. Zuzendaritzak plantaren itxiera programatu zuela salatu zuten beharginek, eta negoziazio bat abiatu zen, eroslea aurkitu bitartean proiektu berri bat martxan jartzeko. Akordioa ere lortu zela azaldu du batzordeak, baina sei hilabete iragan eta gero, zuzendaritzak bete gabe jarraitzen duela esan dute. Egoera horren aurrean lanuzteak hasi zituzten atzo, eta hilaren 20an egun osoko greba egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.