Gaur burtsaratuko dute Bizkaiko Solarpack enpresa
BILBO. Burtsan kotizatzen hasiko da gaur Solarpack enpresa. Algortan du egoitza (Getxo, Bizkaia), eta parke fotovoltaikoak jartzen ditu munduan zehar. Lehen egunean, 8,3 euroren balioarekin hasiko du kotizazioa Solarpacken akzioak. Kapitalaren %37,6 jarriko ditu salgai Bizkaiko enpresak, baina %39,9ra ere iristeko aukerarekin eskaera handia baldin badago.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu